18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
425
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 282/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 282/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Errioxa kaleko 2ko jabekide-erkidegoa, Basauri.
Abokatua: Josu Arteta Pujana.
Prokuradorea: Jasone Elorduy Simon.
Demandatua: Carmen Dañobeitia Aburtoren eta Angel Lavin Secadaren jaraunspen jasogabea.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-08an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Jasone Elordui Simonek Errioxa kaleko 2ko jabekide-erkidegoaren izenean aurkeztutako demanda, Carmen Dañobeitia Aburtoren eta Angel Lavin Secadaren jaraunspen jasogabearen aurkakoa, eta jaraunspen jasogabe hori kondenatzen dut 4.150,24 euro ordaintzera, gehi legezko interesak, zeinei bi puntu gehiago aplikatuko baitzaizkie, gaurtik hasita osorik ordaindu arte. Kostuak ere demandatuari ezartzen zaizkio.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Carmen Dañobeitia Aburtoren eta Angel Lavin Secadaren jaraunspen jasogabea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko azaroaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.