Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
422

9/2019 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, zeinaren bidez onartzen baitira SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuak.

Abenduaren 22ko 5/2017 Legearen Hamahirugarren Xedapen Gehigarriak baimena ematen du SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa sortzeko.

Bestetik dio: «Dekretu bidez zehaztuko dira SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren jarduerei ekiteko baldintzak. Jarduerei ekiten zaien une berean sartuko dira indarrean entearen estatutuak. Jardueren hasiera eta dagokion aurrekontuen legearen indarraldia bat ez badatoz, Gobernu Kontseiluak onartuko ditu ente publikoaren ustiapeneko eta kapitaleko aurrekontuak, bai eta haren jarduerak hasten diren ekonomia-ekitaldiari dagozkion aurreikusitako egoera-orri finantzarioak ere, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hamabost eguneko epean. Horretarako, aurrekontuen arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailak egingo ditu aurrekontu horiek osatzeko beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketa guztiak, baina aldaketa horiek ezingo dute handitu ente publikoaren jardueren hasieran indarrean zeuden aurrekontu orokorretako zuzkiduretan kontsignatutako zenbateko globala».

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dira azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuaren bidez eta horren azken xedapenetako bigarrenak esaten duenaren arabera 2019ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2019ko kapital-aurrekontua (28.228.617 euro) eta ustiapen-aurrekontua (59.163.380 euro) onartzea, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 31.926.394 euro. Dekretu honen eranskinean jasotzen dira aurrekontu horien banakapena, gerorako konpromisoak eta aurreikusitako urteko kontuak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urtarrilaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala