Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
419

EBAZPENA, 2018ko urriaren 22koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita honako agindu honen babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duen 2017ko urriaren 31ko ebazpenean atzemandako hutsa: Agindua, 2015eko uztailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntzak ezartzen baitira nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko arloetan finantza-laguntza emateko programaren esparruan (Sendotu programa).

Huts bat atzeman da aipatutako ebazpenaren eranskineko taulan, eta, beraz, zuzendu egin behar da EHAAn, publikotasun-ondorioetarako, adierazitako xedapenaren babespean emandako laguntzen onuradunen zerrendako zenbateko batzuei dagokienez.

Zehazki, «Finantza-kostuaren murrizketa eurotan» kontzeptuaren zenbatekoa kendu behar da, hiru onuraduni dagokienez.

Hori guztia kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, honako agindu honen babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duen 2017ko urriaren 31ko Ebazpenaren eranskineko taulan hiru onuraduni dagokienez atzeman diren hutsak: Agindua, 2015eko uztailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntzak ezartzen baitira nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko arloetan finantza-laguntza emateko programaren esparruan (Sendotu programa).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala