Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA
413

IRAGARKIA, Arratiako Udalen Mankomunitatearen 2019ko ekitaldirako lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

AUMko Osoko Bilkurak 2018ko abenduaren 26ko hartutako Erabakiaren bidez, jarraian zehazten diren plazei dagokien lan-eskaintza publikoa onetsi zuen udal honek 2019. urterako, hala xedatuta dago-eta lege-xedapen hauetan: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua, Administrazio Publikoko Langileen Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70. artikulua eta Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua.

Lan-kontratudun langileak (2):

– Izena: Arratiako Egoitza herri-erakunde autonomoko zuzendari gerentea.

• Sailkapen-taldea: A1

• Titulazioa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua edo baliokidea.

• Betetze-sistema: barne-sustapena.

• Lanpostu hutsen kopurua: 1.

• Hizkuntza-eskakizuna: 3.

• Derrigortasun-data: 1995-07-31.

• DO maila: 23.

• Urteko berariazko osagarria: 18.406,36 euro.

• Dedikazioa: lanaldi osoa.

– Izena: Arratiako Egoitza herri-erakunde autonomoko Mantentzeko ofiziala.

• Sailkapen-taldea: C1.

• Titulazioa: Goi Teknikariaren Titulua, Industri Maisutza edo baliokidea.

• Hornikuntza sistema: barne-sustapena.

• Lanpostu hutsen kopurua: 1.

• Hizkuntza-eskakizuna: 2.

• Derrigortasun data: 2005-07-21.

• DO maila: 15.

• Urteko berariazko osagarria: 17.950,00 euro.

• Dedikazioa: lanaldi osoa.

Igorre, 2019ko urtarrilaren 17a.

Presidentea,

MIGUEL ANGEL ETXEBARRIA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala