Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
411

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 17koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Kristina Zuza Elosegi andreak gainditu duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenaren deialdiko hautapen prozesua (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), Fisika Aplikatua jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Kristina Zuza Elosegi andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: *41***89*. Kodea: AGC8L1 – D00057-7. Jakintza arloa: Fisika Aplikatua. Saila: Fisika Aplikatua I. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak» eta «Fisika Batxilergoan».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko urtarrilaren 17a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala