Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2019ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
377

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 882/2018 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

882/2018 prozedura arrunta, Bilboko Udaltzaingoko 55 agente-lanpostu betetzeko hautaketa-prozedurako (2016ko abenduaren 12ko BAO, 234. zk.) izangai batek hasitakoa. Auzi-errekurtsoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren aurka jarri da, zeinaren bidez ezesten baita Udaltzaingoko Agente kategorian sartzeko prestakuntza-ikastaroan izangaia ez gai dela aitortzen duen Ebazpenari jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko urtarrilaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala