
16. zk., 2019ko urtarrilaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
366
EDIKTUA, higiezin bat usukapioz eskuratzeari buruzko 321/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 321/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Juan Sabin Burzaco eta Susana del Rio Villar.
Abokatua: Javier Fernandez-Monge Gonzalez-Audicana.
Prokuradorea: Patricia Zabalegui Andonegui.
Demandatua: United Dutch España, S.A., likidazioan (likidatzailea: Manuel González Auchel), eta kausan interesa duten hirugarrenak.
Gaia: higiezin bat usukapioz eskuratzea.
Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko lehen auzialdiko eta instrukzioko 6 zenbakiko epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Aipatutako prozeduran, epaia eman da 2019ko urtarrilaren 2an.
United Dutch España, S.A., likidazioan (likidatzailea: Manuel González Auchel), eta kausan interesa duten hirugarrenak demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS