Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2019ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
358

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 3koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 24. artikuluaren 5. puntuan hau ezarrita dago: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren eskakizunak bete beharko dira.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako 2018ko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa, eta 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da. Zerrenda hori argitaratzen da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela bide, eranskinean ageri den bezala.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hori finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 3a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala