
16. zk., 2019ko urtarrilaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (349 KB - 17 orri.)
- EPUB (797 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
351
1248/2018 EBAZPENA, azaroaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen dira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek, Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1401/2017 Ebazpenaren bitartez, Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen; EHAAn argitaratu zen 2017ko azaroaren 28an (227. zenb.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 5eko 638/2018 Ebazpenaren bidez, argitara ematen dira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin-behineko destinoak esleitzen dira; destino horiek, Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide taldeko lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu Erakunde sanitarioetakoak izango dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1401/2017 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honi Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko lanpostu funtzionalen destinoen esleipenaren behin betiko zerrenda bidali ondoren, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1401/2017 Ebazpenaren bidez Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko lanpostu funtzionaletako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkerarekin, ebazpen honen I. eranskinaren bidez.
Prozesu-ekonomiako arrazoiak direla eta, norgehiagoka ez dagoen lanpostu funtzionalean onartutako pertsonen lehiaketako merezimendu-balioespenik ez da egin.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1401/2017 Ebazpenaren bidez Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko lanpostu funtzionaletako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, baztertzeko arrazoiak azalduz, ebazpen honen II. eranskinaren bidez.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1401/2017 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadin agintzea, lortutako puntuen arabera, norgehiagoka ez dagoen lanpostu funtzionalean izan ezik, horiek alfabetikoki ordenatu dira, Ebazpen honekin batera doan III. eranskinaren bidez.
Bat etorrita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko azaroaren 10eko 1401/2017 Ebazpenaren 5. oinarriarekin, destinoak izangaiaren eskaeraren eta lortutako puntuazioaren arabera esleituko zaizkie izangaiei, betiere, derrigorrezko mugikortasun-prozesua izan duten langile finkoek haien lanpostu funtzionalari dagokion destinoa lortzeko duten lehentasuna errespetatuz, prozesu horiek araudi espezifikoak hala ezarri duenean lekualdatze-lehiaketa honetarako, baldin eta lehiaketa hau haien lanpostu berrian modu eraginkorrean lanean hasi direnetik deitu duten lehenengoa bada eta lehentasun hori behin betiko barne-mugikortasuneko prozesu batean eraginkorra egin ez bada.
Laugarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Langileek, izaera orokorrarekin, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin behineko atxikipenean badago edo kargua-utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena.– Deialdiaren 5.2. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018 azaroaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
RSS