Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2019ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
343

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ingurumen-baimen integratua aldatzeko ebazpenen zerrenda.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretakoren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko.

Ingurumen-baimen integratuaren xedea da dagokien instalazioek lege horren xedea bete dezaten bermatuko duten baldintzak ezartzea, baimen horren emakidan esku hartu behar duten administrazio publikoen koordinazioa ziurtatuko duen prozedura baten bidez, izapideak arintzeko eta partikularren karga administratiboak murrizteko; horrez gain, kutsaduraren prebentzio- eta kontrol-sistema bat izatea, dauden ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bilduko dituena.

Aipatutako arauaren 24. artikuluak ingurumen-baimen integratuen jakinarazpena eta publikotasuna arautzen ditu, eta, zentzu horretan, aipatutako artikuluaren 3. apartatuan ezartzen da autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan publikotasuna emango dietela ingurumen-baimen integratuak eman, aldatu edo berrikusi dituzten administrazio-ebazpenei; ebazpenari publikotasuna ematen dion iragarkian, eraginpeko instalazioa identifikatu beharko da.

Beraz, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 24.3 artikuluan xedatutakoa betez, argitaratzen da 2018ko bigarren seihilekoan ingurumen-organoak eman dituen ingurumen-baimen integratua aldatzeko ebazpenen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala