Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2019ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
338

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 113/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 113/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Kutxabank Aseguradora SA.

Abokatua: Nora Esnaola Barrena.

Prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.

Demandatua: Oihana Varela Aizpurua.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-19an.

Oihana Varela Aizpurua demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko urriaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala