Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2019ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
335

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez goragokoak hartzen baitu eskumen bat, Ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda jakinarazteko dena, eta, agindu honen bidez, orobat, dirulaguntzen zerrenda hori jakinarazten da.

AURREKARIAK

1.– 2018ko maiatzaren 30eko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, 2018. urtean, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

3.– 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren 11.1 artikuluan xedatzen denaren arabera, Kulturako sailburuordeari dagokio deialdiko dirulaguntzak esleitzeko prozedura ematea eta ebaztea. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, denen jakingarri.

4.– Ikusita nolako interes-gatazka sortu den Kulturako sailburuordeak bere kargua hartu aurretik egindako sorkuntza-lan baten eta deialdian aurkeztutako eskaera baten artean dagoen harremanagatik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Goragokoak hartzea Ikus-entzunezko proiektuen garapenerako dirulaguntzetarako deialdia egiten duen 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean emandako eta ikus-entzunezko proiektuak garatzeko diren dirulaguntzen zerrenda jakinarazteko eskumena.

Bigarrena.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean onuradun gertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala