Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2019ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
320

IRAGARKIA, informazio osagarria eskatzeko bidalketak jakinarazteko dena.

Aipatutako bidalketak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Informazio osagarriaren eskaera horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategiako zuzendariari (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 6. solairua, Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunek eskura dituzte informazio osagarriaren eskaera horiek, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 6. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 19a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala