
14. zk., 2019ko urtarrilaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
319
IRAGARKIA, Bermeoko portuan (Bizkaia) bi modulu kokatze aldera herri jabariko portu lurrak hartzeko Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietateak eginiko emakida eskaerari buruzko informazio publikoa. Erreferentzia: 0591/2018/0M.
Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietateak herri jabariko portu ondasunak aldi baterako hartzeko emakida eskaera egin du, Bermeoko portuan bi modulu kokatzeko. Jakitera ematen dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.2 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, pertsona edo erakunde interesdunek Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Elkano 3 Behea, 48011 Bilbo) idatziz, hilabeteko epe barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki honen argitalpenaren biharamunetik zenbaturik, egoki irizten dituzten alegazio edo oharrak aurkez ditzaten, horretarako espedientea, proiektua eta eskatzaileak aurkeztutako gainontzeko dokumentazioa aztertu ahal izango dutelarik.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 17a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.
RSS