Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2019ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
311

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 600/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 600/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Andreea Nitoi.

Alderdi demandatua: Ionut Crinu Nitoi.

Gaia: dibortzioa.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko (familia) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik.

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, goian aipatutako adostasunik gabeko 600/2016 dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko 582/18 epaia eman baita 2018-12-28an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko abenduaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala