
14. zk., 2019ko urtarrilaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 4 orri.)
- EPUB (270 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
310
ERABAKIA, 2019ko urtarrilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Durango, Hernani, Leioa eta Aguraingo farmazia-eskualdeetan deitutako farmazia-bulegoak esleitzeko dena.
Balorazio-batzordeak, 2018ko urtarrilaren 10ean egindako bileran, honako erabaki hau hartu du, Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko aginduen bitartez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko eskabideen gainean:
Lehenengoa.– Onartzea eranskinean jasotzen diren behin-behineko zerrendak, aipatu aginduen bidez irekitako prozeduretan parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituztenak.
Bigarrena.– Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:
(1) Behar bezala konpultsatu ez diren eta/edo konpultsatu ez diren kopiak erabili dira merezimenduak –guztiak edo batzuk– alegatzeko.
(2) Ez da behar bezala egiaztatu autonomoen erregimenean kotizatuta farmazia-bulegoan lan egin izana.
Hirugarrena.– Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamar eguneko epea ematea, interesdunek beharrezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten balorazio-batzordearen aurrean. Aipaturiko dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dira.
Aurreko paragrafoan ezarritako epean zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie, behar bezala egiaztatu ez duten horretan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 10a.
Balorazio Mahaiko lehendakaria,
ELENA SANTESTEBAN OTAZU.
RSS