Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2019ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
309

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 10ekoa, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei 2018-2019 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko.

AURREKARIAK

2018ko irailaren 25eko Aginduak (urriaren 3ko EHAA, 191. zk.) 2018-2019 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta.

Eskabide-espedienteak aztertuta, 18 eskabide jaso dira. Bertan, 23 talde proposatzen dira 1.942,50 eskola-ordu emateko.

2.1 artikuluak ezartzen du aurrekontu-hornidura 146.250 eurokoa dela.

2.2 artikuluak ezartzen du, gehienez, 40 euroko laguntza emango dela baimendutako talde bakoitzean emandako ordu bakoitzeko. Halaber, 16.2 artikuluaren arabera, guztira eman beharreko zenbatekoak 2.1 artikuluan ezarritako aurrekontu-hornidura gainditzen badu, erakunde onuradun bakoitzari emango zaion zenbatekoa proportzioan egokituko da baimendutako taldeen arabera, harik eta laguntza guztiak aurrekontu-hornidurara moldatu arte.

Baimendutako talde guztien eskola-ordu-kopurua bider 40 euro eragiketaren emaitza deialdiaren aurrekontu-hornidura baino gutxiagoa izanez, diru-laguntzaren kopuru maximoa esleitzea egokia da, hau da, 40 euro ordu bakoitzeko.

Hori guztia dela eta,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea. Ondoan diru-laguntzen zenbatekoak adierazita daude.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 10a.

Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria,

RIKARDO LAMADRID INTXAURRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala