Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2019ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
308

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 18koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Ikerketa Orokorreko laguntza berriak. Laguntza horiek 2018-2019 ikasturtean ikertzaile ez doktoreen prestakuntza-programarako diru-laguntza berriak arautu eta iragartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez deitu ziren.

Ikerketa Orokorrean, eskaeren ebaluazioa eta hautaketa-batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile ez doktoreen prestakuntzarako diru-laguntza berriak ematea, 2018-2019 ikasturterako, eta onuradun bakoitzak jasoko duen zenbateko gordina, ezarpen zentroa eta hauek lan-kontratuak finantzatzeko beharreko zenbatekoa adieraztea. I. modalitateko onuradun bakoitzak bidaiarako jasoko duen zenbatekoa ere aipatzen da.

Kontratuak 12 hilabeterako izango dira.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen den ordezkoen zerrenda ezartzea, eta lerroak, arloak eta lehentasunaren arabera zehaztea. Plaza hutsik badago, 32. artikuluak zehazten duen bezala beteko dira.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren eskatzaile onartu gabeen eskaera-zerrenda onartzea, eta ez onartzearen arrazoiak zehaztea.

Laugarrena.– IV. eranskinean aukeratze-prozesutik kanpo gelditu diren pertsonen zerrenda onartzea, eta kanpo geratzearen arrazoiak zehaztea.

Bosgarrena.–. 2018ko maiatzaren 2ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Interesdunek Hezkuntzako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ordezkoen zerrenda
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
Aukeratze-prozesutik KANPORATUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala