Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2019ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
291

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Isabel Octavio Uranga andrea kentzea Osasun Saileko Komunikazio Gaietarako aholkulariaren kargutik (5223 kodea, 8. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargugabetze horrek 2019ko urtarrilaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala