Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2019ko urtarrilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
264

EDIKTUA, 2019ko urtarrilaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, 10818 kodea duena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 10818 zehapen-ebazpena.

Ezinezkoa izan da prozedurak aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Halaber, jakinarazten da interesdunek aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragai dutela Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epe egokian, zehapena ordaindu beharko du Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, beherago zehaztutako datuak adieraziz, interneteko helbide honetan:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2018011800284.

Identifikazioa: 090319.

Zenbatekoa: 2.046 euro.

Ordaintzeko azken eguna: 2019-03-03.

Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala