Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2019ko urtarrilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
257

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 7koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskaltel SA enpresaren hitzarmen kolektiboa 2019. urterako luzatzeko erabakia erregistratzea, argitaratzea eta gordailutzea (hitzarmen kolektiboaren kode-zenbakia: 86002612012007).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Negoziazio-batzordeko ordezkariek aipatutako hitzarmenari dagokion nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuten REGCON erregistroan, 2018ko abenduaren 13an.

Bigarrena.– Sinatzeko aktan, aipatutako hitzarmen kolektiboaren sinatzaileek izendatu dute gordailutzeko, erregistratzeko eta argitaratzeko izapideak egingo dituen pertsona.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Langileen Estatutuari buruzko Legearen 90.2 artikuluak aurreikusten duen eskumena (martxoaren 24ko 1/1195 Legegintzako Errege Dekretua, 1995-03-29ko BOEn argitaratua) lan-agintaritza honi dagokio, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.i) artikuluak xedatutakoaren arabera (2017-04-21eko EHAA), eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (2011-02-15eko EHAA) eta Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak (2010-06-12ko BOE) xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena.– Sinatutako hitzarmenaren luzapenak betetzen ditu lehen aipatutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako baldintzak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmenaren luzapena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

EUSKALTEL SA ENPRESAREN III. HITZARMEN KOLEKTIBOAREN NEGOZIAZIO-BATZORDEAREN AKTA (2014-2018)

Derio, 2018ko azaroaren 26a.

Bildutakoak:

Enpresaren Zuzendaritzaren aldetik:

Nuria Fresco andrea, Giza Baliabide, Antolaketa eta Kalitateko zuzendaria.

Langileen legezko ordezkariak:

Javier Del Blanco Casado jauna, Euskaltel Enpresa Batzordeko presidentea.

Gai-zerrenda:

– Euskaltel SAren III. Hitzarmen Kolektiboaren luzapena.

Bilbon, 2018ko azaroaren 26an, eguerdiko 14:00ak zirela, bildu ziren orri-bazterrean aipatzen diren pertsonak, Euskaltel SAren III. Hitzarmen Kolektiboaren Negoziazio Batzordeko kide gisa, eta, lan arloko legeriak (Langileen Estatutuaren 87. artikulua) eskatzen dituen legitimazio-eskakizunak betetzen dituztelarik, gai hauetan ados jarri dira:

Lehenengoa.– Euskaltel SAren III. Hitzarmen Kolektiboaren 4. artikuluan (2016-02-16ko EHAA, 33. zk.) horretarako ezarritako epean ez salatzea (hitzarmenaren indarraldia 2018ko abenduaren 31n amaitzen da) eta hitzarmena urtebete luzatzea, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean.

Bigarrena.– 2019ko ekitaldirako gehikuntza orokor bat onartzea, % 1etik % 2ra bitarteko gehikuntza, 2018ko EBITDAren emaitzaren arabera, eskala honi jarraikiz aplikatuko baita:

(Ikus .PDF)

Eskalaren lorpen-balioen arteko tarteak modu proportzionalean aplikatuko dira.

Sortzen den gehikuntza soldata-kontzeptu guztiei aplikatuko zaie.

EAEren 2018ko KPI handiagoa bada adostutako % 1eko gehikuntza finkoaren eta aurreko taula aplikatuz sortzen den ehunekoaren batura baino, EAEren KPI aplikatuko da.

Konpainiaren Zuzendaritzak errekonozitu egin ditzake egoera bereziak, igoera orokor gisa zehaztutakoa baino handiagoekin.

Hirugarrena.– Negoziazio Batzordeak eskuordetza ematea inskripzio-eskaeraren izenpetzaileari.

Alderdiek baimena ematen diote Tomas Arrieta Heras Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari behar diren izapideak egin ditzan hitzarmen hau inskribatu, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dezan.

Beste aztergairik izan gabe, bertaratuek akta hau sinatzen dute ados daudela erakusteko.


Azterketa dokumentala