Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2019ko urtarrilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
256

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartu duten Hezkuntza Sailaz kanpoko euskaltegiei edo hizkuntza-aholkularitzako entitateei, 2018-2019 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-gastuengatik emandako diru-kopuruen berri ematen duena.

Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Aginduak (EHAA, 2018ko uztailaren 3koa) 2018ko udarako eta 2018-2019 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta haietan parte hartu nahi zuten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horri jarraituz, Hezkuntzako sailburuordeak, 2018ko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2018ko irailaren 25ekoa), argitara eman zuen 2018-2019 ikasturtean Irale programaren irakastorduz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarte edo euskaltegiak.

Ebazpen horren xedapen gehigarrian, halaber, jatorrizko material espezifikoko eta, hala badagokio, joan-etorrietako gastuak arautzen dira.

Horren guztiaren garapenez, Hezkuntza Sailari dagokio euskaltegi edo ikasketa-elkarte bakoitzari 2018-2019 ikasturtearen lehen hiruhilekoan emandako klaseengatik dagokion diru-laguntza ematea. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala, zer euskaltegik eta ikasketa-elkartek jasoko duten diru-laguntzarik 2018-2019 ikasturteko 1. txandako matrikula kostuengatik, eta zenbat diru jasoko duten.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 17a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala