Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2019ko urtarrilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
255

AGINDUA, 2018ko abenduaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta kide berriak izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta UFEPAren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Carlos Jauregui Beraza jauna kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik; Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria zen.

Bigarrena.– Ainara Ibañez Unanue andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, eta Juan Carlos Jauregui Beraza jaunaren agintaldia amaitzeko falta den eperako.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala