Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2019ko urtarrilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
251

AGINDUA, 2018ko abenduaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Anoetako (Gipuzkoa) «Loatzo» Musika Eskola Publikoari sail bat jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Anoetan dagoen «Loatzo» Musika Eskola Publikoaren entitate titularrak abiarazi duen espedientea aztertu da, zeinaren bitartez Irura udalerrian (Gipuzkoa) sail bat jardunean jartzeko baimena eskatzen baitu.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren adierazitako musika-eskolari sail bat jardunean jartzeko baimena ematen zaio. Sail hori Irura udalerriko Peio Arrese-Igor kaleko 1. zenbakian egongo da.

Kode-zenbakia: 20012584.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Loatzo».

Titularra: Loatzo Udalerrien Mankomunitatea.

Helbidea: Ergoien kalea 1.

Udalerria: Anoeta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

2. artikulua.– «Loatzo» Musika Eskola Publikoak baimena du Aduna, Altzo Irura, Ibarra, Villabona eta Zizurkilgo udalerrietan kokatutako sei sailetarako.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2018-2019ko ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hileko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala