Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2019ko urtarrilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
247

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2018ko abenduaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2019rako deialdia argitaratzen baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenean, zeinaren bidez gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2019rako deialdia argitaratzen baita. Zehazki, 2018ko abenduaren 31ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 250. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

– 2018/6417 (29/4) orrialdean, «Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Ikasketarik Ez» atalari dagokion Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko pagak barne) zuzentzen da, 3.2 artikuluaren d) atalean agertzen den taulan alegia. Era honetan, taularen azken lerroan:

Hau esaten duen lekuan:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala