Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
206

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 28a, Osasuneko sailburuordearena, honako erakunde hauentzako laguntzak ebazteko dena: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun arloko profesionalen elkarteak. Laguntzak erakunde horien funtzionamendurako dira, bai eta langileen etengabeko prestakuntzarako 2018ko jarduerak antolatzeko ere.

Osasuneko sailburuaren 2018ko urriaren 23ko Aginduaren bidez (2018ko azaroaren 12ko EHAA), laguntza-deialdi bat egin zen, honako hauei zuzendua: osasun arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun arloko profesionalen elkarteak. Laguntzak erakunde horien funtzionamendurako dira, bai eta langileen etengabeko prestakuntzarako 2018ko jarduerak antolatzeko ere. Diru-laguntzak, guztira, 79.409 eurokoak dira.

Agindu horren 10. artikuluan ezartzen denez, deialdiko modalitate guztiak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (agindu horren 9.2 artikuluan zehaztu zen batzorde horren osaera).

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu ondoren eta Balorazio Batzordeak proposamena eginda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Laguntzak ukatzea II. eranskinean aipatzen diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Laguntzak artxibatzea III eranskinean aipatzen diren erakundeei, erakunde eskatzaileek atzera egiteagatik, eskabideak bikoiztuta edo gaizki aurkeztuta egoteagatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako urriaren 1a 39/2015 Legearen 21. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, ongi irizten den beste edozein legezko egintza ere balia dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ARTXIBATUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala