Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
205

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 27koa, Farmaziako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Vitoria-Gasteizko (Araba) udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko.

Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) farmazia bulego bat sortzeko María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal andreak aurkeztu duen eskabidea ikusi da. Hauek dira oinarriak:

EGITATEAK

1.– Osasuneko sailburuaren 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozeduraren hasiera iragarri zen.

2.– Farmazia-bulego horren titulartasuna eskuratzeko Merezimenduak Balioesteko Batzordeko kideak izendatu eta egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, batzorde horrek 2018ko apirilaren 18an hartutako erabaki batez; erabakia 2018ko ekainaren 22ko EHAAn argitaratu zen (120. zk.).

3.– Aurreko egitatean adierazitako zerrendan lehenengo tokian ageri zen Maite Zárraga Suárez lehiakidea sartuta zegoen sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez Etxebarriko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko iragarritako epearen zenbaketan; ondorioz, María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal igaro zen puntuazio handiena zuen lehiakidea izatera Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean.

4.– Farmaziako zuzendariak ofizio bat helarazi zion María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal andreari, 2018ko uztailaren 24an, zeinaren bidez jakinarazi baitzion berak lortu zuela aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena, eta ondorioz ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziola (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa). Halaber, ohartarazi zion ezen, xedapen horretan ezarritako epean eskatutako agiri guztiak aurkezten ez bazituen, deialdian parte hartzeari uko egiten ziola esan nahiko zuela.

5.– 2018ko azaroaren 9an, María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal andreak Vitoria-Gasteizko udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko baimena eskatu zuen 338/1995 Dekretuaren babesean, eta horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia-bulego berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Nazio Batuen hiribidea 17, Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuko 1.1.12 Ariznabarra-Ajuria-San Martin osasun-aldea.

6.– 2018ko azaroaren 13an, Farmaziako zuzendariaren ofizio bidez, aukera eman zitzaien espediente honetan interesdun izan daitezkeenei pertsonatzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Hala egin zen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

7.– Horrela egin zuen María Inés Gárate Mendizábal andreak, eta, 2018ko azaroaren 23an, alegazio-idazkia aurkeztu zuen Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

8.– Lehen aipatutako 39/2015 Legearen 82. artikuluan ezarritakoa betez, entzunaldi-izapidea eman zaio Beltrán de Heredia andreari –farmazia-bulegoa sortzeko eskaera egin duenari–, espedienteari gehitu zaion dokumentazioaren berri izan dezan, eta, hala badagokio, egokitzat jotzen dituen agiriak edo justifikazioak aurkez ditzan.

9.– Farmazia Zuzendaritzak behar bezala erantzun die Gárate andreak aurkeztutako alegazioei eta Beltrán de Heredia andreak alegazio horiei emandako erantzunei.

10.– Azkenik, Farmazia-arloa antolatzeko buruak, 2018ko abenduaren 26an, aldeko txostena egin zuen María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal andreak aurkeztutako dokumentazioari buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Farmaziako zuzendariak dauka espediente honi buruz ebazpena emateko eskumena; hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluan.

2.– Batetik, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal andreak izan du puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedurari dagokionez, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horren 5. artikuluaren arabera, lehiakideak agiri guztiak eta eskatutako epean aurkeztu dituela egiaztatu da. Horrenbestez, bidezkoa da interesdunari farmazia-bulegoa jartzeko baimena ematea.

Dena dela, jardun ahal izateko baimena lortu beharko da, emandako baimenak indarra izango badu; hala ezartzen da 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. apartatuan.

Horregatik guztiagatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

1.– María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal andreari baimena ematea farmazia-bulegoa jar dezan honako helbide honetan, aurkeztu duen dokumentazioaren arabera: Nazio Batuen hiribidea 17, Vitoria-Gasteiz (Araba), Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuko 1.1.12 osasun-aldea.

2.– María Rosario Beltrán de Heredia Pérez de Villarreal andreak, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, honen bidez emandako baimenak indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du –ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita–, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

3.– Ebazpen honen berri eman behar zaie interesdunei, eta jakinarazi, era berean, honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari eta ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelako errekurtsoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela zuzendaritza honetan edo Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioaren sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 27a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala