Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ERANDIOKO UDALA
200

IRAGARKIA, Erandioko Udalean zenbait lanpostu betetzeko deialdiaren oinarri-arauak argitara ematekoa.

2019ko urtarrilaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (3. zk.), jarraian adieraziko diren lanpostuen hautaketa-prozesuaren oinarri-arauak argitaratu dira:

*Administrazio orokorreko administrarien 7 lanpostu (barne promozioa)

* Kontratazioko erdi mailako teknikari 1 (barne promozioa)

*Antolaketa eta Sistemen espezialista 1 (lehiaketa)

(Zerrenda hori 2018ko abenduaren 26ko BAOn (247. zk) argitaratutako oinarri-arauen akatsen zuzenketa da).

Deialdiko oinarri-arauetan ezarritako iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Hori guztia jakinarazten dugu, honako hau ohartarazita: deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik hasita, Administrazio orokorreko administrarien 7 lanpostuetarako (barne promozioa) eta Kontratazioko erdi mailako teknikari 1en lanposturako (barne promozioa); eta 15 egun baliodunekoa, deialdiaren iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, Antolaketa eta Sistemen espezialista 1en lanposturako (lehiaketa).

Erandio, 2019ko urtarrilaren 7a.

Alkatea,

JOSEBA GOIKOURIA ZARRAGA.


Azterketa dokumentala