Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
199

IRAGARKIA, Basauriko Udalaren 2018ko lan-eskaintza publikoa aldatzeari buruzkoa.

Basauriko Udalaren 2018ko lan-eskaintza publikoaren aldaketa argitaratzen da 2018ko abenduaren 28ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (abenduaren 17ko 4445/2018 Alkatetza Dekretu bidez onetsi zen aipatutako aldaketa).

Aldatutako eskaintzak sarbide libreko honako 14 lanpostu hauek aurreikusten ditu: udaltzain 1 (C2); ofizial iturgin 2 (C2), 5 EPMLA (E), 3 peoi (E) eta 3 teknikari administrari (C1). Desgaitasunak dituzten pertsonen txandan, berriz, teknikari administrari plaza 1 (C1) aurreikusi dute. Eta, barne-sustapen sistemaren bidez, plaza hauexek bete behar dira: lehen mailako udaltzain 1 (C1), eta IT eta HAZeko Ataleko alboko teknikari 1 (A1).

Hori guztia argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2018ko abenduaren 21a.

Alkatea,

ANDONI BUSQUET ELORRIETA.


Azterketa dokumentala