Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
186

8/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Cristina Calvo Monge andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Pediatria (Larrialdiak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea).

Apirilaren 13ko 704/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Pediatria (Larrialdiak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea).

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Cristina Calvo Monge andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Pediatria (Larrialdiak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cristina Calvo Monge andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, aldi baterako, espezialitate honetan: Pediatria (Larrialdiak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea).

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2019ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2019ko urtarrilaren 8a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/15 Ebazpena 2015eko irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala