Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
185

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adjudikatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez deialdian jasotako lanpostuak. 2018ko apirilaren 23ko Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren C1 eta C2 azpitaldeetako eta E taldeko lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorraren deialdia eta oinarriak onartu ziren.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez (maiatzaren 2ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren C1 eta C2 azpitaldeetako eta E taldeko lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia egin zen.

Balorazio Batzordearen 2018ko abenduaren 10eko Erabakiaren bidez, behin betiko adjudikazio-proposamena onartu zen, eta erabaki zen 2018ko apirilaren 23ko Agindu horren bidez deialdian jasotako lanpostuen behin betiko adjudikazio-proposamena Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari bidaltzea, onar zezan, eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Aurreko guztia dela bide, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.j) artikuluan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3. artikuluan esleitzen zaidan eskumena erabilita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez deialdian jasotako lanpostuen adjudikazioa, eta adjudikazio hori honen eranskinean jasotzea, publiko egiteko.

Bigarrena.– Kargutik kentzea eta destino berriez jabetzea 2019ko otsailaren 1ean egingo da.

Hirugarrena.– Ezarritako datan norbait ez bada destino berriaz jabetzen, ulertuko da, karrerako funtzionarioa den aldetik, interes partikularraren zioz borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan dagoela deklaratuko du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 3a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala