Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2019ko urtarrilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
116

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 27koa, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion eskumenez baliatuz (2017ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legena adierazitakoarekin bat etorriz (1989 uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehaztutako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpena honen bidezko deialdiko lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak gerenteari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako toki hauetan: Errektoregoko eraikina, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza 1, Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea 2, Vitoria-Gasteiz). Bestela, EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan emandako ebazpenean dago zehaztuta, ikus 2012ko ekainaren 18ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html) Edozelan ere, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten dituen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko funtzionarioak direla eta idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatek estatutuetako 160. artikuluan, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2018ko abenduaren 27a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA

– Izena: Kargudunaren idazkaria (ikastegiak).

– Erreferentzia: F 610.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 27.

– Maila: 18.

– Lanaldia: Arautua.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigortasun data: 1994-01-31.

– Langunea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea.

– Campusa: Bizkaia.

– Betebehar espezifikoa:

1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoa, Administraria/Administrari laguntzailea eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).

3.– Baldintza espezifikoa betetzen dela egiaztatzea, lanpostuak halakorik edukiko balu.


Azterketa dokumentala