Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2019ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
101

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 600/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 600/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Araceli Matute Pozo.

Abokatua: Jose Joaquin Calafel Telleria.

Prokuradorea: Maria Alejandra Gonzalez Corredor.

Demandatua: Arnoldo Jose Garcia Marchena.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-12-14an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeari buruz Alejandra Gonzalez Corredor prokuradoreak Araceli Matute Pozoren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, Arnoldo Jose García Marchenaren aurkakoa, zeina prozesuan auzi-iheslari deklaratu baita; Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, XXXXX adingabea dela-eta neurri hauek hartzea erabakitzen da:

1.– Mantenua: Arnoldo Jose Garcia Marchenak semearen aldeko mantenu-pentsioa ordainduko du, ehun eta hogeita bost euro (125) hilean, semea adinez nagusi izan arte, ekonomikoki burujabea izanda. Kopuru hori hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan ordaindu beharko du, amak adierazitako erakunde eta banku-kontuan; kontzeptua: mantenu-pentsioa.

2.– Guraso-ahalaren titulartasuna partekatua izango da, baina horretaz ama bakarrik baliatu ahal izango da, eta, aitari dagokionez, eten egiten da eskubide horretaz baliatzeko aukera. Amak aitaren beharrik ez du izango adingabea ordezkatuz administrazio, eskola eta medikuntza arloetan eta adingabearen alde hartu beharreko erabakiak hartzeko.

3.– Bisita-araubidea: halakorik ez da ezarri, ez dakigu-eta aita non dagoen. Aitak berak eskatu beharko du bisita-araubidea, bere semearekiko harremana berreskuratu nahi badu.

Mantenu-pentsio gisa ordaindutako kopurua urtero eguneratuko da, kontsumoko prezioen indizeak estatu-mailan izandako portzentaje-aldaketen arabera, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak horretarako eginiko ziurtagiria oinarri hartuta.

Ebazpen hau betearazteko aldian, zordunak egin beharreko ekarpenak egiten ez baditu, komeni diren berme eta kautelazko neurriak hartuko dira, ebazpenak eragina izan dezan (Kode Zibilaren 103.3 artikulua).

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Arnoldo Jose Garcia Marchena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko abenduaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala