Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2019ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
99

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 290/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 290/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Real Club Náutico de Laredo.

Abokatua: Inmaculada del Villar Marzo.

Prokuradorea: Rakel Regidor Llamosas.

Demandatua: Pedro Gonzalez Cabezon.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-28an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiestea Raquel Regidor Llamosas prokuradoreak Real Club Náutico de Laredo erakundearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta Pedro González Cabezón kondenatzea auzi-jartzaileari 2900,92 euro ordaintzera. Kopuru horrek legezko interesa sortuko du 2017ko apirilaren 27tik gaur egunera arte, eta osotara ordaindu beharrekoari, gainera, legezko interesak gehi bi puntu gehiago aplikatuko zaizkio, harik eta osorik ordaindu arte. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Pedro Gonzalez Cabezon demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko abenduaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala