Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2019ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
96

EBAZPENA, 2018ko urriaren 17koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez asteko atsedenaldia ezartzen baita, egun zehatz batzuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arraste-arrantzarako.

1441/1999 Errege Dekretuaren 9. artikuluan dago araututa hondoko arraste-arrantzaren jarduna, Kantauriko eta ipar-ekialdeko arrantzategi nazionalekoa, eta haren 9. artikuluan dago ezarrita ezen hondoko arraste-arrantza egiteko denboraldi baimendua, ontzi bakoitzerako, itsasoan, astean bost egunekoa izango dela eta edonola ere, asteko atsedenaldia berrogeita zortzi ordu jarraikoa izango dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 11.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa), Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da arrantza-sektorea antolatzeko arloan Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatzea eta bere lurraldean betearaztea.

Arrantza-antolamenduaren arloko eskumen horren barruan dago ekonomiaren eta ekoizpenaren sektorea antolatzea. Alde horretatik, arrantza-ahaleginari eta asteko atsedenaldiari dagokiena arlo horren barruan dago bete-betean; horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan daukan eskumen hori Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osora dago hedatuta, eta, nahiz eta barnealdeko uretan arraste-sareko arrantza debekatuta egon, autonomia-erkidego horrek badu ezartzea kanpoaldeko uretako arrantza ukitzen duten aurreikuspenak, betiere Estatuko oinarrizko arauak beteta.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 15.1.p) artikuluarekin bat, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoaren jurisdikziopeko uretako arrantzaren antolamendua. Arrantza-antolamenduaren arloko eskumena Arrantza eta Akuikulturaren zuzendaritzaren bidez gauzatzen da (apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 18. artikulua).

Bestetik, Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Elkarteak proposamen bat aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko arraste-ontzidiaren asteko nahitaezko atsedenaldirako. Zehatzago esanda, Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Elkarteak hau proposatu du arrantzategiaren atsedenaldirako: urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra, aste bakoitzeko asteazkeneko 19:00etatik ostiraleko 19:00etara; eta, apirilaren 1etik abenduaren 31era, aste bakoitzeko asteazkeneko 18:00etatik ostiraleko 18:00etara. Hori proposatzeko, harrapaketari eta ontzi barruko ondorengo manipulazioari, paketatzeari eta porturatzeari dagozkien arrazoiak izan dira nagusi, ahalik eta freskotasunik handienari eutsi behar baitzaio.

Proposamen hori dela eta, Ondarroako egungo portu-azpiegituren egungo egoera ezegonkorrari erreparatuta, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak egoki iritzi dio Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Elkartearen proposamena onartzeari. Hori dela eta, aipatutako legeak eta gainerako arau aplikagarriak kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asteko atsedenaldi bat ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren jurisdikziopeko uretako arraste-arrantzarako, egun hauetarako:

– Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra, atsedenaldia jarraian egingo da 48 orduz, aste bakoitzeko asteazkeneko 19:00etatik ostiraleko 19:00etara.

– Urte bakoitzeko apirilaren 1etik abenduaren 31ra, atsedenaldia jarraian egingo da 48 orduz, aste bakoitzeko asteazkeneko 18:00etatik ostiraleko 18:00etara.

Bigarrena.– Arrantza eta Akuikulturaren zuzendariak, bere eskumena gauzatzeko, baimena eman ahal izango du asteko atsedenaldia beste egun eta ordutegietan egiteko, ebazpen honetan araututako egun eta ordutegiak izan barik, baldin eta behar bezala arrazoitutako salbuespenezko inguruabarrak badaude, eta betetzen bada, betiere, atsedenaldirako 48 orduak jarraian izatea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 17a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala