Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2019ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
95

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 12koa, Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendariarena, Zuzendaritza Nagusian goi-kargudun baten idazkari-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia iragartzeko dena.

Eustateko Zuzendaritza Nagusian goi-kargudun baten idazkari lanpostu hutsa dela eta –kodea: 520010; dotazioa: 113–, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, sail honek erabaki du eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek beti har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan ez badaude behintzat:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Eustateko Zuzendaritza Orokorrera bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako datu hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txostenak edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Eustateko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.

ERANSKINA

Izena: goi-kargudunaren idazkaria.

Kodea: 520010.

Dotazioa: 113.

Kidegoak: C1 Administraria edo C2 Administrari laguntzailea.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Kokapena: Eustat.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigorrezkotasun-data: urria-2014.


Azterketa dokumentala