Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2019ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
77

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 440/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 440/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Carmen Jimenez Tomas.

Alderdi demandatua: Eneko Sanchez Marin eta Ana Cecilia Medina Chavez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Carmen Jiménez Tomásek Eneko Sánchez Marín eta Ana Cecilia Medina Chávezen aurka jarri duen demanda. Hori dela eta, demandatu horiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan kopuru hauek ordaintzera:

a) 975 euro.

b) Ordaindu gabeko hilabeteko kuoten legezko interesak, hileroko bakoitzaren epemugatik auzi-jartzaileari erabat ordaintzen zaion arte sortzen direnak, gehi 125 euroren legezko interesak, demanda jarri zen egunetikoak (2016-04-22).

c) Judizioaren kostuak.

Ebazpen hau irmoa da PZLb-ren 455.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, 2017-01-10eko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala