Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2019ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
75

EDIKTUA, 290/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 290/2018 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Bankia SA.

Abokatua: Maria Jose Cosmea Rodriguez.

Prokuradorea: Joaquin Maria Jañez Ramos.

Alderdi errekurritua: Roberto Gomez Fernandez eta Turihoteles Vacations Club SL.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-11-28an. Hona hemen epaitza:

«Ezesten dut Bankia SAren ordezkariak jarritako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 222/16 judizio arruntean 2018ko martxoaren 23an emandako epaiaren aurkakoa; horrenbestez, baiesten dut ebazpen hori, eta berariaz egozten dizkiot bigarren instantzian eragindako kostuak.

Errekurritzeko eratutako gordailua galduko du.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.»

Turihoteles Vacations Club SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko abenduaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala