Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
56

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 17koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2017ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez dei egiten baitzen hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2017-2018 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eman du deialdi-ebazpena, eta elektronikoki jakinarazi zaie ebazpena interesdunei. Hori eginda, onartutako laguntzak jakinarazi behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 10.2 artikuluan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean ikus daitekeena. Agindu haren bidez, dei egiten zen hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2017-2018 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 17a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala