Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2019ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
9

EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruz bideratutako 267/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 267/2018 apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Kutxabank SA.

Alderdi apelatua: Alexander-Reiner Backes eta Amaia Baraiazarra Madariaga.

Gaia: titulu judiziala betearaztea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

Salak honako hau xedatzen du:

Ezestea Kutxabank SAren ordezkaritzak jarritako apelazio-errekurtsoa, 39/17 zenbakiko hipoteka-betearazpenean, Gernikako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko epaileak 2017-11-27an emandako Autoaren aurka aurkeztua; eta aipatu ebazpena berretsi egiten da, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelazio-egileari ezartzen zaizkio.

Errekurritzeko eratutako gordailua galduko du.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Ebazpen honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dute goian azaltzen diren jaun-andreek.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, 2018-12-11ko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Interesdunek eskuragarri dute jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko abenduaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala