Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2019ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
1

AGINDUA, 2018ko abenduaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, Ricardo Fernández Ordax jauna ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua –520010 kodea, 132 dotazioa–.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari den Ricardo Fernández Ordax jauna kargutik kentzea (520010 kodea, 132 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2019ko urtarrilaren 7tik aurrera.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko apean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala