Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6427

IRAGARKIA, 2018ko abenduaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondorengo proiektua aldatzeko eranskina: 132 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza, aurrez badauden Hernani-Azpeitia 1 eta 2 linea elektrikoen adarra, Urnieta, Andoain, Lasarte-Oria eta Donostia udalerrietan.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean erakutsiko da erreferentziako linearen proiektua aldatzeko eranskina: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 55. artikulua (2013-12-27ko BOE) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-18ko BOE). Izan ere, linea horri dagokionez eskatu dute administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea eta herri-onurako deklaratzea.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU; egoitza: San Adrian hiribidea, 48. zk. - 48003 Bilbao (Bizkaia).

Erreferentzia: 20-24072/AT-H-2017-30.

Linea aldatzeko ezaugarriak: espedientean dagoen Iñaki Blázquez Aguirre jaunak 2018ko azaroan sinaturiko proiektua aldatzeko eranskinean jasotakoak.

Aldaketak ondorengo udalerrietan egingo dira: Urnieta, Lasarte-Oria eta Donostia.

Helburua: Zubieta TAE azpiestazioa hornitzeko, egungo Hernani-Azpeitia 1 eta 2 zirkuituetatik eratorritako 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren hiru zatitan sortutako aldaketak burutzea.

Aurrekontua guztira: 2.602.847,75 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren aldaketaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Espedientea aztergai egongo dira Donostiako Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, edo dagokion udaletxean. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2018ko abenduaren 14a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala