Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
6423

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 13koa, Osasuneko sailburuordearena, 2018ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. 3. lerroa: «Interes bereziko ekintza osagarriak».

Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduaren bitartez (2018ko maiatzaren 24ko EHAA, 99. zk.), osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2018ko laguntzen deialdia egin zen.

Agindu horren 13. artikuluan dago xedatuta aurkeztu diren eskabideak izapidetuko direla lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitzak bere ebazpena izango duela. Osasuneko sailburuari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, balorazio-batzordeak proposatuta.

«Interes bereziko ekintza osagarriak» izeneko 3. lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita, balorazio-batzoredearen proposamena aztertuta, eta harekin ados egonik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baietz esatea «Interes bereziko ekintza osagarriak» izeneko 3. lerroko I. eranskineko eskabideari.

Bigarrena.– Ezetz esatea «Interes bereziko ekintza osagarriak» izeneko 3. lerroko II. eta III. eranskinetako eskabideei, hor adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala