Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
6422

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 13koa, Osasuneko sailburuordearena, 2018ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. 2. lerroa: «Osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzea».

Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduaren bitartez (2018ko maiatzaren 24ko EHAA, 99. zk.), osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2018ko laguntzen deialdia egin zen.

Agindu horren 13. artikuluan dago xedatuta aurkeztu diren eskabideak izapidetuko direla lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitzak bere ebazpena izango duela. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, balorazio-batzordeak proposatuta.

«Osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzea» izeneko 2. lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita, balorazio-batzordearen proposamena aztertuta, eta harekin ados egonik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean adierazitako osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak.

Bigarrena.– Ukatzea II., III. eta IV. eranskinetan adierazitako osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak, azaldutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

I. ERANSKINA
Onartutako eskaeren zerrenda.
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Aurrekontu-zuzkidura faltagatik ukatutako eskaeren zerrenda.
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Txosten zientifiko-teknikoan gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik ukatutako eskaeren zerrenda.
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
Deialdiaren aginduaren 6.2 artikuluan eskatutako betekizunak ez betetzeagatik ukatutako eskaeren zerrenda.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala