Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
6420

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak ematen baitira.

Osasuneko sailburuaren 2018ko irailaren 18ko Aginduaren bidez (2018ko urriaren 8ko EHAA, 194. zk.), osasun arloko profesionalak prestatzeko 108.010 euroko bekak eta laguntzak emateko deialdia egin zen.

Agindu horren 7. artikuluan ezartzen du Osasuneko sailburuordeak ebatziko dituela bekak eta laguntzak eskuratzeko eskaerak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz, Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek edo laguntzek ez dute zertan egon pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. apartatuan (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira aurkeztutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzat. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak I. eranskinean agertzen diren pertsonei ematea, bertan zehaztutako kopuruengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren eskaerak ukatzea; bertan adierazita daude arrazoiak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduak 4a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala