Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6409

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

2018ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez (2018-09-06ko EHAA, 171. zk.), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deialdia egin zuen. Deialdi honi dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da ebazpen honen bitartez. Hortaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea 2018ko uztailaren 27ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda.

Bigarren artikulua.– Agintzea zerrenda hori www.ivap.euskadi.eus/informazioa/2018-2-deialdia/r61-vedconvo/eu/ helbide elektronikoan eta leku hauetako iragarki-tauletan argitaratzeko:

Vitoria-Gasteizen: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.

Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea, 20560 PK.

Hirugarren artikulua.– Interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute, azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki ikusten dituzten erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari aurkezteko.

Erreklamaziorik aurkeztu nahi izanez gero, epe horren barruan egin beharko da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabilita. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I. eranskinean eta IVAPen web-orrian aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako eraren bat erabiliz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 19a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala