Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6401

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 11koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Juan José Torres Unda jaunak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Fisioterapia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Juan José Torres Unda jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ****0387K. Kodea: AGC8L1 – D00081-19. Jakintza arloa: Fisioterapia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Fisioterapiaren Oinarriak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2018ko abenduaren 11a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala