Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TOLOSAKO UDALA
6372

IRAGARKIA, Zarata-mapa behin betiko onartzeari buruzkoa.

Iragarki honen bidez hau ematen da jakitera:

Udal honetan, 2018ko azaroaren 19an, Gobernu Batzarrak ebazpen hau eman du:

Aurrekariak.

Alkatetza-lehendakaritzak, 2017ko uztailaren 5eko 1251 Dekretuaren bitartez, Tolosako Udalerriko Zarata-mapari hasierako onarpena eman zion.

Ebazpen hori 2017ko uztailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, eta 2017ko irailaren 15ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Jendaurrean egondako epean, ez zen alegaziorik egon eta hala ziurtatu zuen 2017ko urriaren 24an udaleko behin-behineko idazkariak.

Legedia.

213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa.

– Dekretu honen 13. artikuluari jarraikiz, behin betiko onarpenaren ebazpena argitara eman beharko da EHAAn eta GAOn.

Era berean, Zarata-maparen azterlana, formatu digitalean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoko Departamentura bidali behar da.

Organo eskuduna.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23 artikuluari jarraikiz, eta alkateak hala nahi izanez gero, Tokiko Gobernu Batzarra izan daiteke behin betiko erabakia hartzeko organo eskuduna.

Aurreko guztia aintzat harturik eta udal-teknikariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzarrak aho batez eta alkateak emandako ahalmenez baliatuta, hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Tolosako Udalerriko Zarata-Mapa behin betiko onartzea.

Bigarrena.– Behin betiko onarpenaren erabakia argitara ematea EHAAn eta GAOn.

Hirugarrena.– Zarata-maparen azterlana bidaltzea, formatu digitalean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidrauliko Departamentura.

Tolosa, 2018ko abenduaren 4a.

Alkatea,

OLATZ PEON ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala