Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BILBOKO UDALA
6371

IRAGARKIA, Zarataren aurkako Bilboko 2018ko Ekintza Plana jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.

Bilboko Gobernu Batzordeak 2018ko abenduaren 5eko Erabakiaren bidez, Zarataren aurkako Bilboko 2018ko Ekintza Plana onartu aurreko izapide moduan, erabaki du plan hori jendaurrean jartzea hilabetez, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko, halaxe ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluan. Epe horretan espedienteko agiriak Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailean (Ingurumen Sailatala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza 12, 5 - B) eta udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dira.

Horrela jakinarazten da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Bilbao, 2018ko abenduaren 7a.

Kudeaketa Zuzendariordetzako Euskarri Juridikoko teknikaria,

SONIA CASTAÑARES GANDIA.


Azterketa dokumentala