Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6362

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita honako helburu hau duen zerbitzu-kontratua formalizatu dela: Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibai ekipamenduan 2018-2019 urteetan egingo diren eraikuntzako esku-hartzeak exekutatzeko proiektua idaztea eta proiektu horren zuzendaritza fakultatiboa gauzatzea (Espedientea: 008SV/2018).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 008SV/2018.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedea: exekuzio-proiektua idaztea eta dokumentazio osagarria eta zuzendaritza fakultatiboa, Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibai ekipamenduan 2018-2019 urteetan egingo diren eraikuntzako esku-hartzeei dagokienez.

b) Loteak: kontratuaren xedea ez dago lotetan banaturik.

c) Gauzatzeko lekua: Ekoetxea Urdabai, Busturia (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea:

d.1.– Honako hauek idazteko: exekuzio-proiektua, kalitate-kontrolaren proiektua, segurtasun- eta osasun-azterlana eta proiektu eta lan tekniko osagarriak: 12 aste.

d.2.– Zuzendaritza fakultatiboa: kontratuak indarrean jarraituko du, harik eta zuzendaritza fakultatiboari dagokion obra-kontratua likidatzen den arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioa egiteko oinarrizko aurrekontua: berrogeita hamalau mila eta bederatziehun (54.900,00) euro, eta hamaika mila bostehun eta hogeita bederatzi (11.529,00) euro, BEZari dagozkionak. Guztira, hirurogeita sei mila laurehun eta hogeita bederatzi (66.429,00) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2018ko azaroaren 16a.

b) Esleipenduna: Estudio MDK arkitektura SLP.

c) Esleipenaren zenbatekoa: Kontratuaren oinarrizko prezioa 41.175,00 euro da, eta 8.646,75 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 49.821,75 euro, urteka honela banatuta:

2018. urtea: 25.246,38 euro.

2019. urtea: 24.575,37 euro.

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko azaroaren 23a.

b) Kontratista: Estudio MDK Arkitektura SLP.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala